jueves, 18 de marzo de 2010

WEB 2.0

Kaixo Berriz!!
Oraingoan, Web 2.0-ri buruzko bideo bat jarriko dizuet eta horren ostean hausnarketa bat egingo dut.
Web 2.0, guztion artean komuna den sarea eraikitzeko bidea da. Edozein usuarioak informazioa sartu, moldatu, igo, ezabatu gorde edo deskargaru dezake web berri honetan; ez du soilik jasotzen. Beraz, gai berdin baten oso informazio desberdina eskegi ahal dira edota topa ahal ditugu; horregatik esan dezakegu honek ondorio onak zein txarrak ekar ditzakela.
Bideoan ikusi dugunez, hasierako web 1.0 atzean geratu da, eboluzionatu egin du eta orain web 2.0 dugu. Orain informazioa guztion esku dago ez soilik webmaster baten menpe lehen bezalaxe, danok informazioa emateko eta konpartitzeko askatasuna eta aukera dugu. Internet eredu berri honek hainbat aukera berri zabaltzen dizkigu lanerako, ikasteko, komunikatzeko, aisiarako, etab.
Amaitzeko, gehitu nahi nuke, nire ustez, sarea ezinbesteko tresnatzat hartzen duen jende kopuruak, handituz eta handituz doala. Teknologia berri hauek kontuan hartzea eta erabiltzen jakitea izugarrizko garrantzia dauka gaur egun, gure gizarteko edozein eremuan. Bestalde, web 2.0 oso sare handia da eta erabiltzen dugun guztioi oraindik hainbat gauza deskubritu behar ditugu.
Ondo segi!!
Maritxu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario