lunes, 22 de marzo de 2010

TIM O´REILY

Arratzelde on guztioi!!

Gaur Tim O´reilly buruz hitz egingo dizuet.
Tim O’Reilly ezaguna dugu, "Web 2.0" kontzeptuaren sortzaileetariko bat delako. Irlandarra da, Cork-en jaioa 1954 urtean. O´reilly Media editorialaren fundatzailea eta burua da. Software askea bultzatzen du eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu zuen.

Harvard unibertsitatean ikasketak egin zituen eta Literatura klasikoetan litzentziatu zen 1975an. Horren ostean, interneten eta informatikan interes handia piztu zutzaion.

1992an, internetari buruzko liburuxka bat argitaratu zuen, "The Whole Internet User´s Guide & Catalog". Horretaz gain, beste hainbat liburu idatzi ditu, web sozial honetaz jakin beharreko gauza guztiak azalduz. Askok idazle hoberenetariko bat dela esaten dute. 1993an, interneteko lehen portala sortu zuen, Global Betwork Navigator, gaur egungo AOLa. 2000 urtean, Safari Books Online sortu zuen, liburuak saltzeko lehen denda online. Azkenik, 2004an, Web 2.0 aurkeztu zuen konferentzia batean.

Amaitzeko, bi link egin nahi ditut; bata bere blogarekin: http://radar.oreilly.com/ eta bestea bere web orrialdearekin: http://tim.oreilly.com/ . Lehenengoa, oso erreerentzia baliogarria da teknologia berrietan agertzen diren tendentzia berriak jakin eta ulertzeko. Bigarrena, berriz, oso interesgarria da pertsonai honi buruzko informazio gehiago lortzeko.

Hurrengorarte!!

Maritxu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario