domingo, 28 de marzo de 2010

ONGI ETORRI!! WELCOME!! Ongi etorri!! Welcome!! ONGI ETORRI!! WELCOME!! Ongi etorri! Welcome!! ONGI ETORRI!! WELCOME!!

lunes, 22 de marzo de 2010

TIM O´REILY

Arratzelde on guztioi!!

Gaur Tim O´reilly buruz hitz egingo dizuet.
Tim O’Reilly ezaguna dugu, "Web 2.0" kontzeptuaren sortzaileetariko bat delako. Irlandarra da, Cork-en jaioa 1954 urtean. O´reilly Media editorialaren fundatzailea eta burua da. Software askea bultzatzen du eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu zuen.

Harvard unibertsitatean ikasketak egin zituen eta Literatura klasikoetan litzentziatu zen 1975an. Horren ostean, interneten eta informatikan interes handia piztu zutzaion.

1992an, internetari buruzko liburuxka bat argitaratu zuen, "The Whole Internet User´s Guide & Catalog". Horretaz gain, beste hainbat liburu idatzi ditu, web sozial honetaz jakin beharreko gauza guztiak azalduz. Askok idazle hoberenetariko bat dela esaten dute. 1993an, interneteko lehen portala sortu zuen, Global Betwork Navigator, gaur egungo AOLa. 2000 urtean, Safari Books Online sortu zuen, liburuak saltzeko lehen denda online. Azkenik, 2004an, Web 2.0 aurkeztu zuen konferentzia batean.

Amaitzeko, bi link egin nahi ditut; bata bere blogarekin: http://radar.oreilly.com/ eta bestea bere web orrialdearekin: http://tim.oreilly.com/ . Lehenengoa, oso erreerentzia baliogarria da teknologia berrietan agertzen diren tendentzia berriak jakin eta ulertzeko. Bigarrena, berriz, oso interesgarria da pertsonai honi buruzko informazio gehiago lortzeko.

Hurrengorarte!!

Maritxu.

jueves, 18 de marzo de 2010

WEB 2.0

Kaixo Berriz!!
Oraingoan, Web 2.0-ri buruzko bideo bat jarriko dizuet eta horren ostean hausnarketa bat egingo dut.
Web 2.0, guztion artean komuna den sarea eraikitzeko bidea da. Edozein usuarioak informazioa sartu, moldatu, igo, ezabatu gorde edo deskargaru dezake web berri honetan; ez du soilik jasotzen. Beraz, gai berdin baten oso informazio desberdina eskegi ahal dira edota topa ahal ditugu; horregatik esan dezakegu honek ondorio onak zein txarrak ekar ditzakela.
Bideoan ikusi dugunez, hasierako web 1.0 atzean geratu da, eboluzionatu egin du eta orain web 2.0 dugu. Orain informazioa guztion esku dago ez soilik webmaster baten menpe lehen bezalaxe, danok informazioa emateko eta konpartitzeko askatasuna eta aukera dugu. Internet eredu berri honek hainbat aukera berri zabaltzen dizkigu lanerako, ikasteko, komunikatzeko, aisiarako, etab.
Amaitzeko, gehitu nahi nuke, nire ustez, sarea ezinbesteko tresnatzat hartzen duen jende kopuruak, handituz eta handituz doala. Teknologia berri hauek kontuan hartzea eta erabiltzen jakitea izugarrizko garrantzia dauka gaur egun, gure gizarteko edozein eremuan. Bestalde, web 2.0 oso sare handia da eta erabiltzen dugun guztioi oraindik hainbat gauza deskubritu behar ditugu.
Ondo segi!!
Maritxu.

lunes, 15 de marzo de 2010

ONGI ETORRI.


Egun on guztioi!!
Hau da neure bloga!! Hemen, hezkuntza eta teknologia berrien arteko gai desberdinei buruz hitz egingo dut. Ziur hainbat gai, hausnarketa edota bideo ez zaizkizue gustatuko edota azpergarri irudituko zaizkizue, baina espero dut, beste batzuk zeharo interesgarriak izatea, behintzat holan izatea saiatuko naiz.
Horretaz gain, niri gustatzen zaizkidan beste bideo, abesti, argazki, testu, etabar sartuko ditut.
Honekin bukatzeko, oso gustoko dudan abesti baten bideoa sartuko dut. Planet earth deitzen da, eta entzutean bizitzaren sorrera etortzen zait burura, horrexegatik sartuko dut, nere blog berri honi ongi etorria emateko.
Hurrengorarte, ondo segi!!
Maritxu.