jueves, 3 de junio de 2010

AGUR BERO BAT

Kaixo jende!!
Beno, kurtso amaierarekin ni ere banoa. Espero dut hemen idatzitakoa zuen gustokoa izan dezala.Hasieran bezala, agurra emateko, asko gustatzen zaizkidan bi abesti jarriko dizkizuet. Espero dut zuei ere gustatzea,jeje.
Uda eta opor onak izan eta momentu guzti guztiak aprobetxatu.
Agur bero bat.
Ondo segi!!
Maritxu.


HEZKUNTZAREN EBOLUZIOA

Egun on!!
Noiz bait pentsatzen duzue hezkuntzaren eboluzioan??
Duela 50 urte edo gutziago zegoen eskola eta gaur egun duguna ez dauka batere zer ikusirik, eta gainera, etengabe eboluzionatzen ari da.
Bideoa pixkat lasaia da, baina espero dut pentsatzen asteko sarrera ematea. Bestalde hau izan buruan: aldaketa guzti hauek zer izango dira aurrera pausoak edo atzera....????
Ondo segi!!!
Maritxu.

INTERNETAREN ERABILERA EGOKIA

Kaixo!!!
Gaura jarriko dizuedan bideoa oso interesgarria eta erakargarria da.
Jende asko uste du interneten ikusten duten guztia egia eta oso fidagarria dela, baina hori ez da holan, bideo honetan hori oso ondo azalduta dago, beraz ez dizuet ezer gehiago kontatuko. Bideoa ikusi eta ondorio pertsonalak atera.

Ondo segi!!
Maritxu.

lunes, 24 de mayo de 2010

NETIKETA

Gabon!!!
Gaur kontatuko dizuedana, ziur ez duzuela inoiz entzun ezta imaginatu. Oso informazio sinplea izango da, baina baita oso interesgarria; harritu egingo zaituzte.
Interneten, bizi dugun munduan bezala, arau batzuk bete behar dira. Norma horiek, erlatiboak dira, hau da, giza taldearen arabera aldakorrak izan daitezke.
Badirudi broma dela, baina benetan hitz egiten dut, kode edo irizpide etiko honi "netiketa" deitzen zaio, eta ez betetzeak ofentsa kontsideratu daiteke!!
Beno, gaurtik aurrera, internetetik ibiltzerakoan netiketa izan zuen buruetan eeee, ez ahaztu!!!
Ondo segi!
Maritxu.

BLOGAK HEZKUNTZAN

Kaixo jende!
Danok dakizue zer den blog bat ezta?? Bai, hau, jeje. Ba oraingo honetan azalduko dizuet zergatik diren honak hezkuntzarako.
Lehenengo eta behin, ikasleekin lan egiteko, oso motibagarriak dira, hobe da lan bat interneten bidez aurkeztea paperean baino. Erabiltzeko, oso errazak dira, eta gainera, kronologikoki alderantziz ordenaturik daudenez eta artikulu guztiak etiketaz sailkaturiz daudenez, oso erraza da idatzitako artikuluak bilatzea.
Hainbat motatako blogak prestatu ahal ditugu hezkuntzan. Adibidez:ikasleek, bakoitzak berea edota klaserako bat izan ahal dute; irakasleak berea izan ahal du apunteekin, informazioarekin, beste irakasleekin herremanetan
egoteko eta ideiak edota esperientziak konpartitzeko,...; azkenik, baita zentruan bat egon daiteke, eskolako berriekin, barne eta kanpoko informazioarekin,...
Hauek dira idei batzuk, baina ziur beste asko bururatzen zaizkizuela.
Hurrengorarte!!
Maritxu.

sábado, 8 de mayo de 2010

REMOVE

Arratsalde on jende!!
Ez duzue inoiz pentzatu tekologia berrien kontrolpean gaudela??
Bizi garen mendean eta gizartean, normalena, teknologia berriez inguraturik egotea da, hau da, danok ditugu mobilak, ordenagailuak, plastikozko txartel batekin ordaintzen dugu,... Ez gara konturatzen baina guztiz kontrolaturik gaude. Niri azko guztatzen zait detektibe eta hilketen serieak ikustea, eta ondo fijatzen bazareta beti rastreatzen dituzte telefono deiak, ikusi al dituzte kontuen mugimenduak, eta iruditzen ez zaizkiguten hainbat gauza asko. Nahiz eta kanpotik libreak garela dirudutzea, ez da egia, guztiz kontrolaturik gaude, eta horretan pentsatzea beldurra izateko modukoa da.
Nik asko erabiltzen ditut teknologia berriak, baina normalean ez ditut nire datuak ematen. Adibidez, orain bankuak gure kontuaren datuak ez emateko, interneten erosketak egiterakoan, soluzio interesgarri bat egin dute, beraz, interneten erosteko ohitura baduzu, zure bankuan galdetu. Bestalde, gmai, hotmail, facebook, tuenti,... eta holako kontuak egitea ez da gomendagarria gure datu errealak sartzea; egia esanda, lehenengo bian posiblea da gure datuak izkutzatzea, baia beste bietan ez dut uste, gure argazki pertsonalak eskegitzen ditugu eta!!!
Nire ustez, ezinbestekoa da teknologia berriak erabiltzea, baina zenbat eta datu gutxiago ematea hobeto!!
Beno, amaitzeko bideo interesgarri honekin usten dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea eta, azaldutakoari buruz, pentsatzen egitea!!!
Ondo segi!!
Maritxu.


domingo, 18 de abril de 2010

INTERNETAREN HISTORIA

Kaixo jende!!
Oraingoan oso interesgarria iruditzen zait bideo bat jarriko dizuet. Pentsatu momentu baten zenbat gauza egiten ditugun ordenagailu batekin eta interneten bidez. Egin duzue?? Orain, pentsatu noiztik egiten dugun. Ez dakizue ezta, hainbeste abantaileekin badirudi duela asko hasi zela ezta???
Ba bideo hau ikusi, gustatuko zaizue.......


Maritxu.

INTERNETAREN ETORKISUNA

Eguerdi on guztioi!!
Nola uste duzei izango dela interneta 2050 urtean?? Nola aldatuko du, zeintzukn dira izango dituen abaintailak, hain azkar eboluzionatzen jarraituko du, zein eragin izango du gure gizartean,...??? Agian askok ez duzue inoiz horretan pentsatu, baina hainbat pertsona bai egin dute eta interneten, hainbat bideo daude, haien artean, Prometeus deiturikoa, nik proposatzen dizuedana da.



Bideoa ikusi ostean, gogoeta bat egin behar duzuela sentituko duzue, niri beintzat gertatu zait. Gure garai honetan interneta hedatuz doaz, eta pentsatzen badugu denbora gutxian izan duen hazieran eta atzo pentsaezin diren zenbat gauza egin ahal ditugun; imaginatu zenbat eboluzionatu ahal duen. Nire ustez, benetan, beldurgarria izan daiteke.
Amaitzeko, pixka bat luzeago den beste bideo bat jarriko dizuet. Espero dut gustokoa izatea.
Ondo segi!!
Maritxu.

sábado, 17 de abril de 2010

INFORMAZIOAREN GIZARTEA.

Egun on!!
Informazioaren gizartea, gero eta gehiago entzuten den kontzeptu bat da, ez dakizunontzat, kontzeptu honek, teknologia berriei egiten die erreferentzia.
Gaur egun, teknologia berriei esker edonork, edonon bila daiteke edozein motatako informazioa, oso modu azkarrean gainera. Gizartearentzat aurrerapen handia da, baina oso erraz sartzen hari da eta hartzen ari dugu. Gero eta garrantzi eta erabilera gehio ematen diogu, informazioa bilatzeko, erosketak egiteko, komunikatzeko, lan egiteko, etab; eta gainera gero eta eremu desberdin gehiagotan zabaltzen ari da, adibidez, hezkuntza arloan.
Informazioaren gizartea gurekin eboluzionatzen du, hau da, gizarteak etengabe aldatzen da eta teknologia berriak ere, beraz aldaketa horien gure eguneroko bizitzan dute eragina.
Honekin zer ikusia duten bideo batzuk gehitzen ditut.
Maritxu.


domingo, 28 de marzo de 2010

ONGI ETORRI!! WELCOME!! Ongi etorri!! Welcome!! ONGI ETORRI!! WELCOME!! Ongi etorri! Welcome!! ONGI ETORRI!! WELCOME!!

lunes, 22 de marzo de 2010

TIM O´REILY

Arratzelde on guztioi!!

Gaur Tim O´reilly buruz hitz egingo dizuet.
Tim O’Reilly ezaguna dugu, "Web 2.0" kontzeptuaren sortzaileetariko bat delako. Irlandarra da, Cork-en jaioa 1954 urtean. O´reilly Media editorialaren fundatzailea eta burua da. Software askea bultzatzen du eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu zuen.

Harvard unibertsitatean ikasketak egin zituen eta Literatura klasikoetan litzentziatu zen 1975an. Horren ostean, interneten eta informatikan interes handia piztu zutzaion.

1992an, internetari buruzko liburuxka bat argitaratu zuen, "The Whole Internet User´s Guide & Catalog". Horretaz gain, beste hainbat liburu idatzi ditu, web sozial honetaz jakin beharreko gauza guztiak azalduz. Askok idazle hoberenetariko bat dela esaten dute. 1993an, interneteko lehen portala sortu zuen, Global Betwork Navigator, gaur egungo AOLa. 2000 urtean, Safari Books Online sortu zuen, liburuak saltzeko lehen denda online. Azkenik, 2004an, Web 2.0 aurkeztu zuen konferentzia batean.

Amaitzeko, bi link egin nahi ditut; bata bere blogarekin: http://radar.oreilly.com/ eta bestea bere web orrialdearekin: http://tim.oreilly.com/ . Lehenengoa, oso erreerentzia baliogarria da teknologia berrietan agertzen diren tendentzia berriak jakin eta ulertzeko. Bigarrena, berriz, oso interesgarria da pertsonai honi buruzko informazio gehiago lortzeko.

Hurrengorarte!!

Maritxu.

jueves, 18 de marzo de 2010

WEB 2.0

Kaixo Berriz!!
Oraingoan, Web 2.0-ri buruzko bideo bat jarriko dizuet eta horren ostean hausnarketa bat egingo dut.
Web 2.0, guztion artean komuna den sarea eraikitzeko bidea da. Edozein usuarioak informazioa sartu, moldatu, igo, ezabatu gorde edo deskargaru dezake web berri honetan; ez du soilik jasotzen. Beraz, gai berdin baten oso informazio desberdina eskegi ahal dira edota topa ahal ditugu; horregatik esan dezakegu honek ondorio onak zein txarrak ekar ditzakela.
Bideoan ikusi dugunez, hasierako web 1.0 atzean geratu da, eboluzionatu egin du eta orain web 2.0 dugu. Orain informazioa guztion esku dago ez soilik webmaster baten menpe lehen bezalaxe, danok informazioa emateko eta konpartitzeko askatasuna eta aukera dugu. Internet eredu berri honek hainbat aukera berri zabaltzen dizkigu lanerako, ikasteko, komunikatzeko, aisiarako, etab.
Amaitzeko, gehitu nahi nuke, nire ustez, sarea ezinbesteko tresnatzat hartzen duen jende kopuruak, handituz eta handituz doala. Teknologia berri hauek kontuan hartzea eta erabiltzen jakitea izugarrizko garrantzia dauka gaur egun, gure gizarteko edozein eremuan. Bestalde, web 2.0 oso sare handia da eta erabiltzen dugun guztioi oraindik hainbat gauza deskubritu behar ditugu.
Ondo segi!!
Maritxu.

lunes, 15 de marzo de 2010

ONGI ETORRI.


Egun on guztioi!!
Hau da neure bloga!! Hemen, hezkuntza eta teknologia berrien arteko gai desberdinei buruz hitz egingo dut. Ziur hainbat gai, hausnarketa edota bideo ez zaizkizue gustatuko edota azpergarri irudituko zaizkizue, baina espero dut, beste batzuk zeharo interesgarriak izatea, behintzat holan izatea saiatuko naiz.
Horretaz gain, niri gustatzen zaizkidan beste bideo, abesti, argazki, testu, etabar sartuko ditut.
Honekin bukatzeko, oso gustoko dudan abesti baten bideoa sartuko dut. Planet earth deitzen da, eta entzutean bizitzaren sorrera etortzen zait burura, horrexegatik sartuko dut, nere blog berri honi ongi etorria emateko.
Hurrengorarte, ondo segi!!
Maritxu.